27. ekarpena. Irakurketa-galderak

20 Abendua 2009

Materian ikusitako kontzeptuak eta konpetentziak bereganatzeko. Lauhilabetekoan zehar egin ditugun ekarpen guztiak borobiltzeko eta bilatzaile izaera kritiko eta metodologia indartsu baten perfilak duen garrantzia aztertzeko, egin dugu gaurko ekarpena. Bertan irakurketa-galdera batzuk erantzun ditugu.

27. ekarpena. Irakurketa-galderak

Ekarpen honekin, materia eta blog hau amaitutzat emango ditugu. Blog-ari buruz edozein galdera edo iradokizun helarazteko, mesedez komentario bat egin sarrera honi (Zure helbide elektronikoa emanez) eta ahalik eta azkarren erantzungo dizut.

Laster arte,
Bolibar, A.

26. ekarpena. Zuen iritzia, feed-backa.

16 Abendua 2009

Materiako klase presentzialekin amaitzeko, ikasgaiaren gai-zerrenda, irakaslea eta erabilitako metodologia baloratu dugu gaurkoan. Horretarako, hirunaka feed-back fitxa bat bete dugu.

26. ekarpena. Zuen iritzia, feed-backa.

25. ekarpena. RSS jarioa

16 Abendua 2009

Gaurko ekarpenean, RSS jarioak aztertu ditugu. Informazioa kontsumitzeko era berri hau, oso interesgarria eta beharrezkoa da, sareko gure webgune gustokoen berri izateko.

25. ekarpena. RSS jarioa

Gogoratu, blog honen jarioa ere jarrai dezakezula

24.ekarpena. Hemerotekak aztertzen

15 Abendua 2009

Eguneko albisteak aztertzeaz gain, oso garrantzitsua da, komunikabideen hemerotekak aztertzen jakitea. Bertatik informazio asko eta garrantzitsua atera dezakegu eta. Horretarako, gaurko ekarpenean Berria, Gara, El Pais, EITB, RTVE … komunikabideen hemeroteketan murgildu gara.

24.ekarpena. Hemerotekak aztertzen

23. ekarpena. Albiste kudeatzaileak, Google News

14 Abendua 2009

Google new, albiste kudeatzailea aztertu dugu gaurkoan. Bertan iturri askotariko berriak, era pertsonalizatuan jasotzeko aukera ugari eskeintzen dira.

23. ekarpena. Albiste kudeatzaileak, Google News

22. ekarpena. Zinema Estatu Espainolean

14 Abendua 2009

Estatu barruko ikus-entzunezko produktuei buruzko datu ofizialak jasotzeko, diru laguntzen berri edukitzeko eta zinemari buruzko ikerketen berri edukitzeko, oso baliagarria da estatuko webgune ofiziala ondo ezagutzea. Horretarako landu dugu gaurko ekarpena.

22. ekarpena. Zinema Estatu Espainolean

21. ekarpena. Filmen datu-baseak konparatzen

13 Abendua 2009

Hiru film datu-baseren konparaketa landu dut, gaurko ekarpenerako.

21. ekarpena. Filmen datu-baseak konparatzen

20. ekarpena. Zinemaren inguruko informazio-iturriekin adimen-mapa sortu

2 Abendua 2009

Arlo eta gai desberdinak jorratzen dituzten, zinemaren inguruko informazio-iturri asko daude . Gaurkoan guzti hauek aztertu eta bakoitzeko adibide esanguratsuenekin hurrengo adimen-mapa sortu dugu. Binaka egindako lana izan da, Ibai Azpeitia ikaskidearekin burutua.

Zinemaren inguruko informazio-iturriekin sortutako adimen-mapa

19. ekarpena. IMDB datu-basea ikasten

30 Azaroa 2009

IMDb ohiko film datu-base bat baino askoz ere gehiago da. Bertako bilaketa aurreratuak, zinema edo beste edozein ikus-entzunezko euskarriri buruzko informazioa lortzen laguntzen digu. Hamaika motatako informazioa; filmen fitxa teknikotik hasita, non grabatu edo aktore eta pertsonaien aurkideetara.

Guzti hau noiz eta nola erabili behar den ikasteko, 19. ekarpena burutu dugu gaurkoan.

19. ekarpena. IMDb datu-basea ikasten

18. ekarpena. Sarbide-irekiko irudi-bankuak aztertzen II

30 Azaroa 2009

Sarbide-irekiko irudiak aztertzen jarraituko dugu gaurkoan. Horretarako bi zerbitzu aukeratu eta azalduko ditugu.

Gigapan

Carnegie Mellon unibertsitateak, NASA erakundearen elkarlanean eta Google enpresaren laguntzaz aurrera doan proiektua da. Dena den, bertara edozeinek igo ditzake argazkiak, beti ere bertako filosofia jarraituz.

Proiektu hau, beste webguneetatik bereizten duen faktorea, bereizmena da. Bertako argazkiak kalitate handikoak dira, bereizmen oso handiko irudiak bakarrik aurkitu ditzakegu bertan.

Bereizmen handia izateaz gain, guztiak bete behar duten beste baldintza bat, lizentzia askekoak izatea da. Creative Commons lizentziaren menpean argitaratzen dira bertako argazki guztiak. Horrela edonork, baldintza batzuk beteta (Egilea aitortu …) bertako irudiak partekatzeko eskubidea dauka.

Bilaketa oso sinplea da, argazkiaren kokapenean fokalizatzen du bilaketa eta ez dauka bilaketa aurreraturik egiteko aukerarik. Dena den, zerbitzuarendako nahikoa da eta material gutxi dagoela badirudi ere, Euskal Herriko bazter ugariren panoramikak aurkitzeko kapaz izan naiz, adibidez, Donostiako argazki ikaragarriak daude eskuragarri.

Gehien gustatu zaidana, proiektu desberdin bat dela da. Berritzailea eta oso interesgarria. Teknologia aurrera doan bitartean, gero eta bereizmen handiagoko irudiak ikusten joango gara eta webgune aurrerapen guzti horretara aurreratu da. Hizkuntza aldetik, aukera bakarra ingelesa izatea eta bilaketa aurreratuen aukera ez edukitzeak dira alderdi negatiboak.

Erabileraz, gehien bat entretenimendura bideratzen dut. Lan normal baterako gehiegikeria da, bertan bereizmen handia ez delako hautemango. Dena den, lan berezi batzuetarako oso erabilgarria izan daiteke.

Esteka | Gigapan

Wikimedia Commons

Wikimedia wiki kolaboratiboaren zati bat da, hau da, bere jabea proiektu zabal horren berdina da. Bertan wikipediako artikuluetan agertzen diren irudi guztiak daude, datu-base formatuan. Irudiez gain, bideoak, soinuak eta bestelakoak aurkitu ditzakegun arren, gaurkoan irudietan zentratuko gara.

Wikipedia entziklopediak bezala jokatzen du, edonork igo dezake irudi bat bertara. Entziklopediako idatziekin gertatzen ez den bezala ordea, igotako irudiak egilea nor den zehazten dute eta honek aukeratzen ditu egile eskubideak.

Egileak aukeratu ditzakeen eskubideen artean, hiru mota daude. Lehena Creative Commons, bigarrena GFDL eta azkenik PD lizentziak. Hirurak zabalak eta copyleft ideologiarekin bat datozenak. Egilea aitortu behar duzu eta bere eskubideak errespetatu, baina erabilera librekoak guztiak.

Bilaketa aurreratuak egiteko filtro gutxi eskaintzen dituen arren, aukera askotako bilaketak egitea posible da. Adibidez oso erabilgarria izan daitekeen aurkibide bat dauka, bertan edukiak gaika bilatu daitezke (Zientzia, kirolak, kultura, gizartea …), edukien arabera (Mapa, sinboloa, argazkia, marrazkia …), egilearen arabera eta lizentzia eta iturrien arabera.

Nire ustez, tresna oso erabilgarria izan daiteke. Gehien bat, gure proiekturako irudi libre baten bila bagabiltza. Bertako komunitatea oso handia eta leiala da, proiektu honek wikimediako beste proiektuak janzten ditu eta sarerako oso garrantzitsua iruditzen zait. Alde negatiboa, bilaketa aurreratuak egiteko era, asko hobetu daitekeela uste dut. Anabasatsuegia da.

Esteka | Wikimedia Commons

Wikimedia Commons | Egilea http://www.argazkiak.org/huhezi | cc-by-sa

  • Egutegia

    Otsaila 2012
    M T W T F S S
    « Abe    
     12345
    6789101112
    13141516171819
    20212223242526
    272829  
  • Erregistroa

  • Creative Commons License
    Informazio konpetentziak ikasgaiko bloga by Ander Bolibar is licensed under a Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako 3.0 Espainia License.
    Based on a work at iko09abolibar.wordpress.com.

  • Follow

    Get every new post delivered to your Inbox.