Informazio-konpetentzien CILIP arauen adimen mapa egin dugu gaurkoan, horretarako Mindomo web zerbitzua erabili dugu, webgune honek hodeian lana egitea ahalbidetzen du eta bertan lana gordetzeko aukera ere ematen digu, horrek erabilgarritasuna handitzen dio tresna honi.
Ariketa honekin, adimen mapa kontzeptua bereganatu dugu eta, praktikara eraman. Lehenik horretarako aproposa den tresna bat ezagutu dugu,aspektu teknikoaz gain, testu luze batetik ateratako ideia nagusiekin, adimen mapa bat gauzatzen ikasi dugu.
Hasieran mindomo zerbitzua ulertzeko zailtasun txiki bat eduki dugun arren, ariketaren benetako konplexutasuna testua hitz-gakotara pasatzea izan da, sintesi prozesua izan da zailena. Hemen emaitza:
3. ekarpena. Informazio-konpetentzien CILIP arauen adimen mapa