Sarbide-irekiko irudiak aztertzen jarraituko dugu gaurkoan. Horretarako bi zerbitzu aukeratu eta azalduko ditugu.
Gigapan
Carnegie Mellon unibertsitateak, NASA erakundearen elkarlanean eta Google enpresaren laguntzaz aurrera doan proiektua da. Dena den, bertara edozeinek igo ditzake argazkiak, beti ere bertako filosofia jarraituz.
Proiektu hau, beste webguneetatik bereizten duen faktorea, bereizmena da. Bertako argazkiak kalitate handikoak dira, bereizmen oso handiko irudiak bakarrik aurkitu ditzakegu bertan.
Bereizmen handia izateaz gain, guztiak bete behar duten beste baldintza bat, lizentzia askekoak izatea da. Creative Commons lizentziaren menpean argitaratzen dira bertako argazki guztiak. Horrela edonork, baldintza batzuk beteta (Egilea aitortu …) bertako irudiak partekatzeko eskubidea dauka.
Bilaketa oso sinplea da, argazkiaren kokapenean fokalizatzen du bilaketa eta ez dauka bilaketa aurreraturik egiteko aukerarik. Dena den, zerbitzuarendako nahikoa da eta material gutxi dagoela badirudi ere, Euskal Herriko bazter ugariren panoramikak aurkitzeko kapaz izan naiz, adibidez, Donostiako argazki ikaragarriak daude eskuragarri.
Gehien gustatu zaidana, proiektu desberdin bat dela da. Berritzailea eta oso interesgarria. Teknologia aurrera doan bitartean, gero eta bereizmen handiagoko irudiak ikusten joango gara eta webgune aurrerapen guzti horretara aurreratu da. Hizkuntza aldetik, aukera bakarra ingelesa izatea eta bilaketa aurreratuen aukera ez edukitzeak dira alderdi negatiboak.
Erabileraz, gehien bat entretenimendura bideratzen dut. Lan normal baterako gehiegikeria da, bertan bereizmen handia ez delako hautemango. Dena den, lan berezi batzuetarako oso erabilgarria izan daiteke.
Esteka | Gigapan
Wikimedia Commons
Wikimedia wiki kolaboratiboaren zati bat da, hau da, bere jabea proiektu zabal horren berdina da. Bertan wikipediako artikuluetan agertzen diren irudi guztiak daude, datu-base formatuan. Irudiez gain, bideoak, soinuak eta bestelakoak aurkitu ditzakegun arren, gaurkoan irudietan zentratuko gara.
Wikipedia entziklopediak bezala jokatzen du, edonork igo dezake irudi bat bertara. Entziklopediako idatziekin gertatzen ez den bezala ordea, igotako irudiak egilea nor den zehazten dute eta honek aukeratzen ditu egile eskubideak.
Egileak aukeratu ditzakeen eskubideen artean, hiru mota daude. Lehena Creative Commons, bigarrena GFDL eta azkenik PD lizentziak. Hirurak zabalak eta copyleft ideologiarekin bat datozenak. Egilea aitortu behar duzu eta bere eskubideak errespetatu, baina erabilera librekoak guztiak.
Bilaketa aurreratuak egiteko filtro gutxi eskaintzen dituen arren, aukera askotako bilaketak egitea posible da. Adibidez oso erabilgarria izan daitekeen aurkibide bat dauka, bertan edukiak gaika bilatu daitezke (Zientzia, kirolak, kultura, gizartea …), edukien arabera (Mapa, sinboloa, argazkia, marrazkia …), egilearen arabera eta lizentzia eta iturrien arabera.
Nire ustez, tresna oso erabilgarria izan daiteke. Gehien bat, gure proiekturako irudi libre baten bila bagabiltza. Bertako komunitatea oso handia eta leiala da, proiektu honek wikimediako beste proiektuak janzten ditu eta sarerako oso garrantzitsua iruditzen zait. Alde negatiboa, bilaketa aurreratuak egiteko era, asko hobetu daitekeela uste dut. Anabasatsuegia da.
Esteka | Wikimedia Commons



